XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Parrokia. Parrokia (eta ez naiz ari elizetxeaz), gizon-Jainkoen arteko adiskidantza ospatzen den tokia da, hau da, kristauok gure liturgi elizkizunetarako biltzen garen lekua.

Eliza eta ikastola elkarrengandik bereztea premiazkoa dela uste dut.

Ikastola, ez da elizaren ataria nahiz sakristia.

Sakramendugintza eta liturgia ez daude ikastolari lotuak.

Parroki komunidadea da Jaunaren misterioak ospatzeko kristauok dugun elkar-lekua.

Bestalde, parroki komunidadean jakiten du haurrak, eta ikusten, Fedearen bere bizipena pertsona larriekin lagunarte batean eskaintzen zaiola.

Kristau hauek ez ditu agian ezagutzen, baina elkarrekin batera egiten dute otoitz; elkarrekin zuzentzen, denen erreguak Jaunari.

Azkenik, hala uste dut, komeni da parroki komunidadean adinekoak, gazteak eta gaztetxoak aurrez aurre jartzea.

Elkarri begiratzean, bakoitzak Fedearen bere testigantza eskainiko luke, eta honek hau da nere ustea elkar aberas lezake.

Haatik, konfesa behar dut: asko eta asko falta zaigu oraindik Fedearen elkarrizketa honekin belaunaldiek elkar serbi dezaten.

BUKATZEKO Artikulu honek argi piska bat eman nahi izan dio gaurko ikastola eta erlijioarekiko arazoari.

Esandakoak honelatsu labur genitzake: (...).